ADARRAITZ *


Duela gutxi Antton eta Artetxe lasartearrak ireki dituzte bia batzuk Adarra mendiko tontorraren ondoan dagoen arrokan. Biak ez dira oso luze eta hurbilketa, berriz, bai. Hala ere, arratsalde batean, motxila kargatuta, mendi buelta bat emateko eta biak probatzeko aukera ematen du. Gradua xamurra da. Jaisteko ferrata bat ere prestatu dute eta materiala porteatu nahi duenarentzat bi tirolina.

Arroka mota: hareharria
Ekipamendua: parabolt
Bia kopuru: 7
Bien altuera: 10 m.
Gutxien/gehienen zailtasuna: IV/ 6a
Orientazioa: mendebaldea
Oharra: 30 metroko soka eta 6 expres. Ferrata egiteko disipadorea eta soka rapelatzeko. Ferrata bukaeran 2 tirolina prestatu dituzte (bilerak 3 paraboltekin): bat laburra, paretara juateko eta bestea luzea, 40 metrokoa, bi tontorren artean.
Ez dago urik. Momentuz oso jende gutxik probatu ditu biak, beraz info gehiago daukagunean jarriko dugu. Adarraren hegoaldean Eteneta Menhirra dago, ikusgarria.

Nola iritsi: Adarra mendiko igoera normala: Hernanitik Andoainera joateko errepidean, Urnietan Xoxoka eta Besabi jatetxearen bidea hartuko dugu eta bertako aparkalekuan kotxea utzi. Frenten ateratzen den aldapa hartu eta lehenengo baserrian eskuabian dagoen langa pasa eta bidea jarraitu. Errekatxoa zeharkatzen dugunean ezkerreruntz abiatu eta seitun lepoa ikusiko dugu. Lepoa baina pixkat lehenago ezkerraldean dagoen arrokan kokatzen dira biak. Ordu bete.



AZKEN BERRIKUNTZAK:



Eskerrik asko Borraskas eta Artetxe.